Gobierno Vasco

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.

Eskaintza

Artikuluen aurreikuspena. Parametroak ezarri.

Formakuntza mota ( zer ematen da)

ARAUTUTAKO PRESTAKUNTZA

Gaztelera - euskera atzerritarrentzat

HHIko ikastetxeak EAEko bi hizkuntza ofizialetan alfabetatu nahi duten edota oinarrizko prestakuntza urria duten etorkinentzat erreferente dira eta berariazko alfabetatze-programak izango dituzte.Abiapuntuen aniztasuna ikasle bakoitzaren hezkuntza ibilbideen pertsonalizazioa eskatzen du.Beren jatorrizko herrialdean oinarrizko prestakuntza jaso duten pertsonei dagokienez, prestakuntza hori HHEko ikastetxean hasierako ebaluazioaren bidez neurtuko da; horrez gain, hizkuntza-maila egokia baldin badute, dagokien moduluan eta graduan sartuko dira eta beraien mailan lehendik eratuta dauden taldeetan hartuko dute parte

Bigarren hezkuntzan graduatua

1 Grado : alfabetizazioa

Igo GRADUA heziketa maila txikiago duten pertsonetaz arduratzen da lehentasunez eta bere oinarrizko helburua euren alfabetatze funtzionala da. Pertsona helduak gai izan behar du oinarrizko gaitasunak eskuratzeko matematiketan eta hizkuntza-komunikazioan, ahozko eta idatzizko ulermenean, adierazpenean eta harremanean, hortik abiatuta oinarrizko gaitasunak eskuratu ahal izateko.Igo GRADUAREN barruan ALFACARNÉ ere irakasten da. Idatzizko ulermenean zailtasunak izanda, gidabaimeneko B motako azterketa teorikoa gainditu nahi duten pertsonei zuzendua dago.

2 Fase : Kultura orokorra
  • FASE II beste zenbait titulu lortzeko behar diren sarrera probak egin ahal izateko fasea da.
3 Fase : Bigarren hezkuntzako graduatua

III. Gradua, Bigarren Hezkuntzari dagokiona, 1go mailan (modulu 1,2) eta 2.mailan (modulu 3,4) antolatzen da. Pertsona helduen formakuntza osatzera, zabaltzera eta sakontzera bideratuta dago. Horrela, amaitzean, pertsona helduak parte hartzen duen eremuetan partaide izateko nahikoa den konpetentzia multzoa izando du. Gradu honen gainditzearekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzen da.

Arautu gabeko prestakuntza

Artearen Historia

Artearen Historia modulu honen helburua ez da artea objektu artistiko gisa, artelana bera aztertzea baizik, baina bere alderdi ezberdinetan. Objektu bukatu bat baino gehiago da artelana, ezagutza-iturri historikoa ere bada, inguruan dituen ezaugarriei esker: teknikak, artistak, kokapen historikoa, lanaren xedea, babesleak eta abar.

Modulu honen jomuga ez da “Artearen Historia” deritzona izatea eta artelana ikuspegi estilistiko eta historikotik baino ez ikertzea, arte ezberdinen kontzeptu ezpezifikoak eta euren teknika zehatzak aztertzea da asmoa berriz.

Beste alde batetik, ez da gai honen inguruan maila altuko ikerketa egin nahi, horretarako badira behar besteko argitalpen espezializatuak jadanik, baizik eta jasotzaile den hezkuntza mailari, hau da, pertsona helduei, ikuskera oro bat eskaintzea da. Aldi berean, etengabeko ikaskuntza eta parte-hartzaileen ezagutzen berrizketa sustatu nahi dira, euren aberasketa pertsonalerako.

Informatika 1 ta 3

ITK teknologiak gero eta gehiago erabiltzen dira. Presentsia hau handiduko dela ematen du. Oinarrizko formazio bat eukitzea beharrezko da.

FRANTSESA

Frantziar hizkuntzak eta kulturak garantís ukaezina daukate bai haien hurbiltasun geografikoagatik, baita munduan duten eraginagatik ere

LITERATUR ELKARRIZKETAK

Literatur Tertulia erakunde ezberdinetan garatzen ari den kultur eta gizarte ekintza da, helduen heziketa zentruetan, gurasoen elkartetan, eta kultur eta hezkuntza erakundeetan, adibidez.Emaitzak ikustekoak dira: literatur tertuliak, bere metodololgiaren bitartez, irakurzaleak ez garen pertsonak literatura unibertsaleko klasikoetaz gozarazten gaitu

Unibertsitatera Sartzeko Sarrera Proba

Zentruan Unibertsitaterako Sarbiderako azterketako ikasgaiak prestatzen dira. Azterketa honek, EHU-n ala Deustuko Unibertsitatean egiten dena, unibertsitateko ikasketetara (Graduak) heltzea ahalbidetzen du, eta erakunde ofizial ezberdinetako barne-oposizioetarako meritu gisa ere.

Informazio gehiago UPV-EHU eta Deusto

 

Aukerako moduloak

Ingelesa ez araututa

Nazioarteko hizkuntza izanik batez ere, ingelesaren ezagupena garrantzitsua da, ez bakarrik beste kulturetako pertsonekin erlazionatzen garelako, baizik eta hizkuntza hau gure eguneroko bizitzaren tresna bihurtzen delako ere.

Ingelesa

Nazioarteko hizkuntza izanik batez ere, ingelesaren ezagupena garrantzitsua da, ez bakarrik beste kulturetako pertsonekin erlazionatzen garelako, baizik eta hizkuntza hau gure eguneroko bizitzaren tresna bihurtzen delako ere.

EUSKARA 2

 Euskara Euskadiko bertako hizkuntza da. Bere ezagueraketa erabilerakhizkuntz-normalizazioan aurrerapausu bat adierazten du, eta norberaren sustapena bultzatzen du.

Informatika

Hru maila ematen dira:

  1. Lehen maila (Windows eta Word)
  2. Bigarren maila: Internet, e-posta, Web 2.0
  3. Hirugarren maila: Office - Power Point - Access - Excell-Publisher
© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net