Gobierno Vasco

Arautu gabeko prestakuntza

LITERATUR ELKARRIZKETAK

Literatur Tertulia erakunde ezberdinetan garatzen ari den kultur eta gizarte ekintza da, helduen heziketa zentruetan, gurasoen elkartetan, eta kultur eta hezkuntza erakundeetan, adibidez.Emaitzak ikustekoak dira: literatur tertuliak, bere metodololgiaren bitartez, irakurzaleak ez garen pertsonak literatura unibertsaleko klasikoetaz gozarazten gaitu

Unibertsitatera Sartzeko Sarrera Proba

Zentruan Unibertsitaterako Sarbiderako azterketako ikasgaiak prestatzen dira. Azterketa honek, EHU-n ala Deustuko Unibertsitatean egiten dena, unibertsitateko ikasketetara (Graduak) heltzea ahalbidetzen du, eta erakunde ofizial ezberdinetako barne-oposizioetarako meritu gisa ere.

Informazio gehiago UPV-EHU eta Deusto

 

Artearen Historia

Artearen Historia modulu honen helburua ez da artea objektu artistiko gisa, artelana bera aztertzea baizik, baina bere alderdi ezberdinetan. Objektu bukatu bat baino gehiago da artelana, ezagutza-iturri historikoa ere bada, inguruan dituen ezaugarriei esker: teknikak, artistak, kokapen historikoa, lanaren xedea, babesleak eta abar.

Modulu honen jomuga ez da “Artearen Historia” deritzona izatea eta artelana ikuspegi estilistiko eta historikotik baino ez ikertzea, arte ezberdinen kontzeptu ezpezifikoak eta euren teknika zehatzak aztertzea da asmoa berriz.

Beste alde batetik, ez da gai honen inguruan maila altuko ikerketa egin nahi, horretarako badira behar besteko argitalpen espezializatuak jadanik, baizik eta jasotzaile den hezkuntza mailari, hau da, pertsona helduei, ikuskera oro bat eskaintzea da. Aldi berean, etengabeko ikaskuntza eta parte-hartzaileen ezagutzen berrizketa sustatu nahi dira, euren aberasketa pertsonalerako.

Informatika 1 ta 3

ITK teknologiak gero eta gehiago erabiltzen dira. Presentsia hau handiduko dela ematen du. Oinarrizko formazio bat eukitzea beharrezko da.

FRANTSESA

Frantziar hizkuntzak eta kulturak garantís ukaezina daukate bai haien hurbiltasun geografikoagatik, baita munduan duten eraginagatik ere

© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net