Gobierno Vasco

CEPASANTURTZIREN 25. URTEURRENA

 

CEPASANTURTZI izenez ezagutzen dugun zentru hau 1984-1985 ikasturtean zabaldu genuen helduentzako hezkuntza eskaintzeko asmoz eta aurten, 2009-2010 urtean bere 25. urteurrena ospatuko dugu. Gaur egun, 27 irakaslek eta zerbitzu zein kudeaketan diharduten beste 2 langilek 18 eta 75 urte bitarteko 1100 ikaslerentzako hezkuntza eskaintzen jarraitzen dugu.

Legea errespetatzen duen zentru publiko eta ofizial bat garenez gero, gure burua ez-konfesionaltzat jotzen dugu, sinesmen ororekiko gure errespetua erakusten dugularik. Era berean, edozein joera ideologiko zein politikotik aske gaude.

Hemen, H.H.I. Santurtziko zentruan hezkuntza berdintasunean lantzen dugu, ikasle zein bertako langileen arraza, sexu, hizkuntza edo egoera soziala kontuan hartu gabe.

Santurtziko Santa Eulalia kokatuta dago gure eraikina, udalerriaren erdigunean eta inguruko auzoekin ondo komunikatuta.

Dagoeneko hezkuntza arautuko klaseak zein hezkuntza ez arautuko klaseak irakasten ditugu.

Ikasgai ezberdinak lantzen ditugu, alfabetizaziotik derrigorrezko bigarren hezkuntzako agiria lortzeko ikasgaiak lantzera heltzen gara, erdi bidean mota oso desberdinetako jakintzagaiak jorratzen ditugularik.

Alfabetizazioaren alorrean etorkinentzako gaztelerazko taldeak zein alfakarnet taldea barne hartzen dira.

Honetaz gain, gure ikasleen artean harrera ona jaso duten hautazko hainbat modulu lantzen ditugu, betiere, etengabeko hezkuntza iraunkor eta osoa lantzeko asmoz.

 

© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net