Gobierno Vasco

Gaztelera - euskera atzerritarrentzat

HHIko ikastetxeak EAEko bi hizkuntza ofizialetan alfabetatu nahi duten edota oinarrizko prestakuntza urria duten etorkinentzat erreferente dira eta berariazko alfabetatze-programak izango dituzte.Abiapuntuen aniztasuna ikasle bakoitzaren hezkuntza ibilbideen pertsonalizazioa eskatzen du.Beren jatorrizko herrialdean oinarrizko prestakuntza jaso duten pertsonei dagokienez, prestakuntza hori HHEko ikastetxean hasierako ebaluazioaren bidez neurtuko da; horrez gain, hizkuntza-maila egokia baldin badute, dagokien moduluan eta graduan sartuko dira eta beraien mailan lehendik eratuta dauden taldeetan hartuko dute parte

Norentzako

Hispaniar ez den edozein herrialdeko jatorria duten 18 urte baino gehiagoko pertsonak. Haien egoera benetakotzen duen nortasun agiria eskatzen zaie.Gazteleraren ezagutza hiru maila ezberdinetan banatzen da1.    Gure hizkuntzaz ezer ez ezagutu eta haien ama hizkuntzan alfabetatu barik 2.    Irakurketa-idazketa zailtasunen batekin erabiltzen dute eta argitasun txikiz mintzatzen dira.3.    Haien herrialdetan ikasketak egin dituzte eta gaztelaniaren kontzeptu gramatikaletarantz aurrera egiteko oinarria daukate

Edukia

·    Testu sinpleen irakurketa eta idazketa.·    Ahozko eta idatzizko adierazmena·    Gaztelaniako hiztegi ariketa ezberdinak eta gramatika kontzeptu batzuk.·    Bizi diren inguru soziokulturalaren ezagutza.·    Irteerak egitea eta leku interesgarriak bisitatzea.

Iraupena

  • ·    Ikasturte osoa, bi lauhilabetetan bananduta, bi ordu egunero.

Ordutegia

l    Ordutegia bai goizekoa baita arratsaldekoa ere da. Ikaslegoaren arabera maila ezberdinak daude.

Lekua

Zentruan

© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net