Gobierno Vasco

Artearen Historia

Artearen Historia modulu honen helburua ez da artea objektu artistiko gisa, artelana bera aztertzea baizik, baina bere alderdi ezberdinetan. Objektu bukatu bat baino gehiago da artelana, ezagutza-iturri historikoa ere bada, inguruan dituen ezaugarriei esker: teknikak, artistak, kokapen historikoa, lanaren xedea, babesleak eta abar.

Modulu honen jomuga ez da “Artearen Historia” deritzona izatea eta artelana ikuspegi estilistiko eta historikotik baino ez ikertzea, arte ezberdinen kontzeptu ezpezifikoak eta euren teknika zehatzak aztertzea da asmoa berriz.

Beste alde batetik, ez da gai honen inguruan maila altuko ikerketa egin nahi, horretarako badira behar besteko argitalpen espezializatuak jadanik, baizik eta jasotzaile den hezkuntza mailari, hau da, pertsona helduei, ikuskera oro bat eskaintzea da. Aldi berean, etengabeko ikaskuntza eta parte-hartzaileen ezagutzen berrizketa sustatu nahi dira, euren aberasketa pertsonalerako.

Norentzako

Artearen inguruan interesa eta jakingura duten zentruko ikasleak

Edukia

Historian zehar agertutako mugimendu eta kontzeptu artistikoen berrikuspena, eta artelanen ikustarazpena eta iruzkina.

Denbora

  • Ikasturte osoa, bi ordu astero

Ordutegia

Astelehenetan, 11:00etatik 13:00ak arte.
Astearteetan, 17:30etatik 19:30ak arte.

Lekua

  • Zentruko lokaletan
  • 008 gela

© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net