Gobierno Vasco

Bigarren hezkuntzan graduatua

Igo GRADUA heziketa maila txikiago duten pertsonetaz arduratzen da lehentasunez eta bere oinarrizko helburua euren alfabetatze funtzionala da. Pertsona helduak gai izan behar du oinarrizko gaitasunak eskuratzeko matematiketan eta hizkuntza-komunikazioan, ahozko eta idatzizko ulermenean, adierazpenean eta harremanean, hortik abiatuta oinarrizko gaitasunak eskuratu ahal izateko.Igo GRADUAREN barruan ALFACARNÉ ere irakasten da. Idatzizko ulermenean zailtasunak izanda, gidabaimeneko B motako azterketa teorikoa gainditu nahi duten pertsonei zuzendua dago.

Norentzako

Arlo instrumentaletan (irakurketa, idazketa, kalkulo) alfabetatzea nahi duten oinarrizko formakuntza urriko ikasle helduentzako

Edukia

·    Irakurmen-idazmen eta matematika ikasgai instrumentalak era globalizatuan ikasten dira.·    Gradu honetan ordenagailuaren erabilpena ikasketa tresna gisa nabarmena da.ALFACARNÉKO edukiak trafikoari buruzko arauak eta testa dira.

Denbora

·    Igo Gradua bi ikasturtetan gauzatzen da, 10 ordu astean.·    Alfacarné ikasturte batean gauzatzen da.

Ordutegia

·    Goizeko, arratsaldeko edota gaueko ordutegia duten hainbat talde daude.·    Alfacarné taldeak arratsaldeko ordutegia du.

Lekua

Zentroan

© cepasanturtzihhi
Telefonoa: 944937365 | Fax: 944937251 | Beste Telefonoa: 695781505 | 014419aa@hezkuntza.net